TUlankide MONDRAGON

10.000 argazki eta 290 bideo baino gehiago kooperatiben eskura

2019/08/14

TU Lankideko Flickr kontuan 10.300 argazki inguru biltzen dira. Eta Youtube kontuan, aldiz, 290 bideo baino gehiago. Azken urteotan eginiko lanaren emaitza.
10.000 argazki eta 290 bideo baino gehiago kooperatiben eskura

Orain dela zortzi urte estreinatu zituen TU Lankidek ikus-entzunezko bi kanalak eta Flickr zein Youtuben hainbat bilduma argitaratu ditu ordutik. Urte hauetan guztietan kooperatibetan izan diren gertakarietan garatu ditugun bideoak eta argazkiak dira. Batzuk, ia urtero errepikatu direnak, hala nola: kongresuaren urtez urteko batzarrak, LagunAroko batzar nagusiak, Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierak, Makina Erramitako Bienal azoka, Forokoop, ... eta beste batzuk, aldiz, momentuan notizia izan direnak: planta berrien inaugurazioak, Lehendakariaren bisitak, kooperatiben urteurrenak, irudi aldaketak, proiektu berrien aurkezpenak, sariak...

Geografikoki hemendik hara ibili gara, dagokion kooperatibari ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz.

Prozesuan ezinbestekoa izan da kooperatibaren laguntza, batik bat argazki sesioak garatzeko edota bideorako irudiak eta elkarrizketak lotzeko. Sarritan, notizia egunean bertan argitaratu izaten dugu euskarrri digitalean, hizkuntza ezberdinetan, eta berari lotzen diogu argazki bilduma eta bideoa ere.

Kooperatibak gustora

Argitaratu ondoren, dagokion kooperatibari bidaltzen diogu lotura, nolabait beraiek ere beraien sareetan hedatzeko. Kooperatiben aldetik oso erantzun ona jasotzen dugu. Sarritan, horrelako mezuak jasotzen ditugu bueltan: "guretzat oso baliogarriak dira TU Lankiden argitaratzen diren notizia eta beste osagarriak, eta modu askotan erabiltzen ditugu: gure kolektiboari bidaltzeko eta baita bezero eta beste hornitzaileei ere bidaltzeko".

Bisitari kopurua

Batean zein bestean kontabilizatu diren bisita kopurua ere esanguratsua da. Esate baterako bisita gehien izan dituzten bideoak honako hauek izan dira:

José María Ormaetxea, In Memoriam - 499 visualizaciones

Humanity at Music / Oñati - 760 visualizaciones

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE: Mariaren Lagundia - 371 visualizaciones

Cuarta edición del Foro Finanzas - 324 visualizaciones

BIEMH 2018 - 617 visualizaciones

Primer Foro de Comunicación de MONDRAGON - 402 visualizaciones

Copreci amplía su planta de Aretxabaleta - 1,2 mil visualizaciones

MAPSA 25 años / Testimonios - 1,5 mil visualizaciones

FET 10 - Reto Solidario 2017 - 4 mil visualizaciones

Ederfil Becker recibe el premio a la "Empresa PYME Industrial 2015" - 853 visualizaciones

Fagor Ederlan Tafalla estrena una nueva línea de moldeo - 1,9 mil visualizaciones

 

Eta bisita gehien jaso dituzten argazki bildumen artean hauek daude:

IKERLAN, Elkarte eguna 

Humanity at Music - Oñati

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE

Foro 400-2018

Loramendi S.Coop. 45 aniversario

Familien eguna Fagor Arrasaten

EROSKI inaugura plataforma logística

LEINN: Universidad de emprendedores / Ekintzaileen unibertsitatea

 

 

 

Eguraldia
Asteartea 22 Min: 7
Max: 12
Asteazkena 23 Min: 9
Max: 17
Osteguna 24 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak