Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Abian da Huhezinemaren 19. edizioa
Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Aurten, sari hauek izango dira.
Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
● Huhezinema saria: 650€
● Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Ikasleen Saila
● Ikasle film onena: 300€
● MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.
● Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Bideoklip Saila
● Bideoklip onena: 300€
● Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero. Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago Huhezinemaren webgunean dago ikusgai.