Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Datorren ikasturterako irakasle bila ari da Arizmendi Ikastola
Bigarren Hezkuntzako irakasleak behar ditu batez ere, euskara, gaztelania, ingelesa, musika, zientziak eta matematika arloetakoak.
Bigarren Hezkuntzako irakasle "konprometituen" bila ari da Arizmendi Ikastola, komunikazio trebetasunak dituztenak, ikasleen behar pedagogikoen aurrean enpatia eta sentsibilitatea erakusten dutenak, eta taldean modu eraginkorrean lan egiteko gaitasuna dutenak. Datorren ikasturterako bete nahi ditu lanpostuak ikastolak, ikasturte osorako lan kontratuarekin, euskara, gaztelania, ingelesa, musika, zientziak eta matematika arloetan.
Bete beharreko baldintzak
Beharrezkoa da materia bakoitzari dagokion gradua izatea, euskarako C1 mailarekin eta DBHn irakasle aritzeko unibertsitate masterrarekin batera.
Interesdunek curriculuma lehenbailehen Arizmendiko webgunera bidaltzeko eskatu du ikastolak.