Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Dozena bat kooperatiba Mondragon Unibertsitatearen Kooperatibagintzako Aditu Kurtsoaren edizio berrian
Hasi da Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta MONDRAGON Taldeko Otalora trebakuntza-zentroak antolatzen duten Kooperatibagintzako Aditu Tituluaren beste edizio bat. Aurtengoa 16. edizioa da, eta guztira 12 kooperatibatako 19 ordezkarik egingo dute. Zehazkiago, hauek dira kooperatibak: Ausolan, Copreci, Fagor Asembly, Fagor Ederlan, Fagor Electrónika, Fagor Industrial, Maier, RPK, UHS, Ulma CyS eta Ulma Packaging. Saioak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo dira, Eskoriatzako campusean.
Martxan jarri zenetik, 40 kooperatibatako 300 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte hartan
Kooperatibismoaren gizarte- eta enpresa-proiektua bultzatzen duten prozesuak sustatzea du helburu ikastaroak. Hori dela eta, parte-hartzaileek ezagutza teorikoak eta praktikoak jasoko dituzte kooperatibaren errealitatea ulertu eta aztertzeko. Gainera, elkarri esperientzien berri emanez, beste kooperatiba batzuen esperientziak ezagutu eta horiei buruz hausnartzeko aukera izango dute.
Mondragon Unibertsitateko Kooperatibagintzako Aditu Titulua erreferentziazko ikastaroa da kooperatibisten prestakuntzari dagokionez. Martxan jarri zenetik, 40 kooperatibatako 300 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte hartan.