Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Bihar egingo da Bilbon MONDRAGON Foroaren edizio berri bat
400 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute biharko hitzorduan. MONDRAGONen ekosistemako kooperatibak, dibisioak eta eragileak elkartuko dira topaketa garrantzitsuan; ideiak, proiektuak eta aliantzak partekatzeko. Aurtengo edizioa 08:30ean hasiko da, Bilboko Euskalduna jauregian, eta 2025/2028 aldirako MONDRAGONen ibilbide-orriaren ardatz estrategikoak errepasatuko ditu.
Jardunaldian, adituen hitzaldiak, askotariko esperientzien aurkezpena eta kooperatiba guztientzat interesgarriak diren kudeaketa-gaiei buruzko lan-saioak izango dira
Foroak txosten eta hizlari inspiratzaileak, kasu praktikoak eta hainbat proiekturi buruzko adituen testigantzak izango ditu. Azken batean, elkarrekin ikasteko eta hausnartzeko aukera, joerak aurreratzekoa eta kooperatibentzat interesgarriak izan daitezkeen gauzak egiteko modu berriak deskubritzeko balioko du.
Leire Mugerza, Kongresuko presidentea, jardunaldiari hasiera emateaz arduratuko da, eta Pello Rodríguez, Kontseilu Nagusiko presidentea, aurtengo edizioaren amaieraz.