Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroski Bidaiak eta TU Lankideren zozketaren irabazlea nor izan den jakin nahi?
Tulankide.com-eko irakurle eta jarraitzaileak saritzeko asmoz zozketa jarri genuen abian orain dela hilabete batzuk, eta zozketaren emaitza zuekin konpartitzeko garaia iritsi da. Guztira, 50 lagunek eman duzue izena lehiaketan, guztiak egin zarete gure jarraitzaile Twitterren eta Newsletterrak jasotzeko eskaera egin diguzue. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Irabazlea berriz, Alberto Ruiz de Olano Ruiz de Larrea izan da. Zorionak!
Alberto Ruiz de Olanok irabazi du asteburu eder bat Errioxako Alfaro herrian. Zehazki, bi gau irabazi ditu bertako Hotel Palacios delakoan (gosaria barne). Eroski Bidaiak-ek eskainitako saria da. Zorionak!
Partehartzaile guztiek gure Twitter kontuaren jarraitzaile egitea edo Newsletterrak jasotzeko eskaera egin dute. Horixe zen baldintza eta gurekin bidea egitea aukeratu duzuenoi, eskerrik asko. Etorkizunean, tulankide.com-en lehiaketa gehiago jarriko ditugu abian.