Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Mondragon Unibertsitateak eguzki-plakak jarri ditu Garaiako eraikinean
Mondragon Unibertsitateak ageriko egin du, berriro ere, jasangarritasunarekiko duen konpromisoa, eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaia Parke Teknologikoaren egoitzan, hain zuzen. Urtarrilean bukatu den instalazioari esker, 35 etxebizitzak urtebetean duten kontsumoaren pareko energia-kantitatea sortzeko gai izan nahi du ikastegiak. Hala, eraikinak kontsumitzen duen energiaren % 17 inguru sortuko litzateke energia-iturri berriztagarriak erabilita.
Energia-autonomia sustatzeko eta energia-iturri jasangarrien alde eginez energia tradizionalarekiko mendekotasuna murrizteko MONDRAGON Korporazioak abian dituen politiken barruan dago proiektua
Eraikinaren estalkiak 1.700 metro karratuko azalera du guztira, eta ia osorik estali dute eguzki-plakekin. Orotara, 263 plaka jarri dituzte, eta bakoitzak 455 W-eko potentzia du. Horrek esan nahi du Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak autohornikuntzaren bidez beteko dituela campusaren energia-beharrak. Plaken azterketa- eta instalazio-prozesuan partaide izan dira Eskola Politeknikoko Eraikinen Kudeaketako eta Ingurumeneko lantaldeetako teknikariak eta Energia Elektrikoko ikerketa-taldeko kide batzuk. Askotariko profilen arteko lankidetzari esker, instalazioa parametrizatu egin da, epe ertain eta luzera aukera eman dezan, sorkuntza- eta kontsumo-datuak erabiltzeko, etorkizuneko eraikinetan ekipamendu adimendunak modelizatu, kontrolatu eta sortu ahal izateko.
120 MWh-ko instalatutako potentzia duen instalazioaren bidez, 130.000 kWh argindar ekoizteko asmoa du ikastegiak; hau da, Garaia eraikinaren urteko kontsumoaren % 14‑17 artean
120 MWh-ko instalatutako potentzia duen instalazioaren bidez, 130.000 kWh argindar ekoizteko asmoa du ikastegiak; hau da, Garaia eraikinaren urteko kontsumoaren % 14‑17 artean. Alderaketa eginez, kontuan hartuta Euskadiko etxebizitza baten urteko batez besteko kontsumoa 3.370 kWh-koa dela, 35 etxebizitzen urteko energia-beharren pareko energia-kantitatea sortzea lortuko du ikastegiak.
Era berean, energia-autonomia sustatzeko eta energia-iturri jasangarrien alde eginez energia tradizionalarekiko mendekotasuna murrizteko MONDRAGON Korporazioak abian dituen politiken barruan dago proiektua. KREANek garatu du instalazioa.