Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
25 urteko bidea ospatzen hasi da Leartibai Fundazioa
Leartibai Fundazioak 25 urte bete ditu aurten eta Lea Artibai Ikastetxeak 50. Biek ala biek urteurreneko ospakizun nagusia ekainean, elkarrekin, egingo badute ere, erakunde bakoitzak ospakizun agenda propioa egin du eta Leartibai Fundazioa ekin da urteurren ekitaldiekin. Hala, bere izaerari erantzunez eta eskualdeari ekarpena egin guran, jardunaldia antolatu du geopolitikaz aritzeko eta "egungo egoera koplexuan argi pixka bat eskaini nahian".
Ainhoa Arrizubieta Zabala, Leartibai Fundazioko zuzendari nagusiak aurkeztu zuen jardunaldia eta bertan izan ziren, hurrenez hurren: Niko Cuenca, analista ekonomikoa; Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatua; eta Leire Mugerza, MONDRAGONeko Batzrode Iraunkorreko presidentea.
Saioak interes handia piztu zuen Lea Artibai eskualdean eta pertsona asko gerturatu zen Leartibai Fundazioak botatako hitzordura. Bertaratu zirenen artean, besteak beste, daletako ordezkariak, alkateak, enpresa arloko ordezkariak, eskualdeko kooperatibetako zuzendaritzako kide ia guztiak, berrikuntza guneetako lagunak, landa garapenaren arloan diharduten pertsonak eta beste asko izan ziren.