Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Eroskik bost sari irabazi ditu 'Salute to Excellence Awards 2026' sarietan
Eroskiri bost sari eman dizkiote nazioarteko “Salute to Excellence Awards 2026” sariketan. Private Label Manufacturers Association elkarteak antolatzen du, eta munduan marka propioaren alorrean ari direnen artean erreferentzietako ekitaldia da. Berriki egin dute Amsterdamen.
Produktu hauek dira saridunak: Alacanteko Seleqtia turroia (300 g), postreen kategorian saritua; esprai erako Eroski oliba olio birjina estra (200 ml), oliba olioen kategorian, Montilla-Moriles jatorri izeneko Hegemonia Mayor ardo fina (0,75 l), "best value" bezala aitortua ardo gozo eta oparoen kategorian; Eroski baby usaineko armairurako aire gozagarria sukaldearen eta etxearen kategorian; eta bere zukuan egositako Eroski olagarroa (250 g), arrainen eta itsaskien kategorian saritua.
Nazioarteko epaimahaiak askotariko parametroak neurtu ditu, hala nola produktuaren kalitatea, zaporea, berrikuntza, aurkezpena, packaginga eta prezio-kalitate erlazioa. Bertan nabarmendu dituztenak: kalitatea, produktuen gauzapena eta proposamen komertzialen erakargarritasuna.
"Nazioarteko aitortza horrek balioan jartzen du proposamen bereziak garatzeko gure hornitzaileekin batera egiten den lana, balioa, kalitatea eta familien aurrezpena bultzatzeko", nabarmendu du Beatriz Santosek, Eroskiko zuzendari komertzialak
Aitortza horiekin, kooperatibak dagoeneko 50 sari ditu Salute to Excellence Awards sarien azken hamar urteetan. Eroskik sari horietan izan duen ibilbideak erakusten du nola egin duen apustu marka propio berritzaile eta bereizi baten alde eta nola egokitu den kontsumitzaileen behar berrietara, kalitatea, komenentzia eta prezio-kalitate erlazio lehiakorra proposatuta.
Gastuarekiko sentsibilitate handiagoa dagoen eta erosketa arrazionalagoa egiten den testuinguru honetan, marka propioak gero eta garrantzi handiagoa hartzen jarraitzen du erosketa saskian, familiek dirua aurrezteko dituzten tresna nagusietako bat baita.
Marka propioa ardatz estrategiko bat da Eroskirentzat, zeren eta aukera ematen du produktu berritzaile eta kalitatezkoak eskaintzeko prezio lehiakorretan eta gure bezeroen egiazko beharretara egokituta. Nazioarteko aitortza horrek balioan jartzen du proposamen bereziak garatzeko gure hornitzaileekin batera egiten den lana, balioa, kalitatea eta familien aurrezpena bultzatzeko", nabarmendu du Beatriz Santosek, Eroskiko zuzendari komertzialak.
Marka propioa giltzarria da Eroskiren eredu komertzialaren estrategietan. Elementu bereizgarri hori sustatzeaz batera, apustu egiten du elikadura osasungarriaren, produktu freskoen eta tokian tokikoen alde, bai eta erosketa esperientzia hobetzeko berrikuntzen alde ere.
Proposamen horrekin, kooperatibaren helburua da fideltasuna indartzea, eta gero eta kontentagaitzagoak eta sentiberagoak diren bezeroei erantzun bat ematea.