Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Bazkide berriek oso erabilgarri jo dute kooperatibismoari buruzko formazio berria
Jauzi handia egin du MONDRAGONek kooperatibista berriei formazioa osatuagoa emateko apustu honekin. Izan ere, orain gutxi arte egun bakarreko harrera plana eskaintzen zitzaien.
LANKIk diseinatutako 'Murgiltzen harrera plan kooperatiboa' formazioa martxotik uztailera bitartean Fagor Taldeko hainbat kooperatibatako bazkide berriei eskaini zaie proba pilotu moduan. Eta emaitzak ikusita, irailetik aurrera modu zabalean eskainiko da baita ere MONDRAGON Korporazioko gainerako kooperatibetan.
Formazio hori mistoa da: bakoitzak aukera dauka bere kabuz online aritzeko; eta horri gaineratzen zaizkio hainbat saio presentzial, MONDRAGON, Fagor Taldea, Lagun Aro…-ko arduradunek eskainitakoak, non bazkideek galderak egin eta eztabaidatu ahal izan duten.
Formazio honek bazkide berriak asebete ditu eta horiek oso erabilgarritzat hartu dute han ikasitakoa.
