Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
“Elikagaien sektorearen eraldaketan erreferente izaten jarraitu nahi dugu"
Iñigo Echeverria Aldunate (Iruñea, 1977) ingeniaria da, eta, gaur egun, Krean Groupeko Elikadura eta Edarien saileko arduraduna da. Elikadura industriaren inguruko ingeniaritza proiektuen diseinuan eta garapenean esperientzia handia du, eta sektoreko enpresa erreferenteekin lan egin izan du. Gaur egun, elikadura sektorearen erronka berriei aurre egitea eta proiektu jasangarriak sustatzea ditu ardatz.
Erronka horien artean daude, besteak beste, elikagaien segurtasuna eta eraginkortasun ekonomikoa eta energetikoa bermatzea. Izan ere, instalazioek gero eta produktiboagoak izan behar dutela dio Enpresabideak egin dion elkarrizketan eta, aldi berean, ingurumenarekiko errespetutsuagoak eta eraginkorragoak. Horregatik dira, bere hitzetan, automatizazioa, iraunkortasuna eta digitalizazioa norabidea markatzen ari diren ardatzak.
Irakurri elkarrizketa osoa, enpresabidea.eus atarian.