Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
2024ko uztailaren 1etik, Imanol Oleaga Mendiaratzek Domusa Teknikeko zuzendari nagusi kargua hartu du, eta Daniel Castander ordezkatu du. Izan ere, Daniel Castanderrek, 25 urteko ibilbidearen ondoren, erretiroa hartu du.
Imanol Oleaga, Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Linea Zuriaren sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen exekutiboa da. 2023ko abendutik, Oleagak orain arte zuzendari nagusi izan den Daniel Castanderrekin partekatu ditu kudeaketa- lanak, eta trantsizio-aldi oso arrakastatsua izan da.
Domusa Teknikekin bat egin aurretik, Oleagak 25 urtez lan egin zuen Coprecin, etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak eskaintzen dituen kooperatiba batean, hainbat erantzukizun-rol betez. Copreci Taldeko zuzendari nagusia izan zen 2017ko urtarriletik 2023ko azarora, eta nazioarteko hedapena, merkatuen dibertsifikazioa eta erakundearen eraldaketa digitala gidatu zituen.
Oleagak bere ezagutza eta esperientzia eskaintzen du eraginkortasun, kalitate eta iraunkortasun handiko produktu eta soluzioen garapenean. Bere misioa Domusa Tekniken hazkundea eta lehiakortasuna sustatzea da, balio erantsia sortuz, etengabeko hobekuntzaren bidez eta talde desberdinekin lankidetzan arituz. Ingurunearen garapen sozial eta ekonomikoan laguntzea du helburu, ikuspegi globala, egokitzeko gaitasuna eta bikaintasunarekiko konpromisoa eskainiz.
Daniel Castanderren agurra eta ondarea
Daniel Castanderrek oso ondare garrantzitsua utzi du Domusa Tekniken. Zuzendari nagusi gisa 25 urtez egin duen kudeaketa bikainean, erakundea garai berrietara egokitu da, lorpen handiak lortu ditu eta sektorean erreferente gisa finkatu da.