Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Elkarbizitza eta kulturartekotasuna Euskadiko ikasgeletan, erronka berriak
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kulturarteko bosgarren jardunaldia antolatu du Eskoriatzan, «Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?» izenburupean. Abenduaren 13an, ostiralez, egingo da, eta kulturartekotasuna, ekitatea eta elkarbizitza landuko dira, adituen hitzaldien eta irakasle, familiarteko eta ikasleen testigantzen bidez. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.
Aurten, gizarteko aniztasun soziala eta familia migratuen etorrera ikusita, Euskadiko ikastetxeen gaur egungo erronkei heltzea erabaki du Fakultateak, desberdintasun ekonomiko eta soziala, arrazakeria, erlijio-aniztasuna eta abar aztertuz.
Era berean, «Kulturarteko bizikidetza ikastetxeetan. Zenbait gogoeta» izenburuko hitzaldia eskainiko du Moufdi Kamelek. Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko (Biltzen-eko) kideak
Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Fakultateko dekano Nagore Ipiñak inauguratuta. Ondoren, sarrera etorriko da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ane Urizar, Marta Quintas-Quintas eta Amelia Barquín ikertzaileen eskutik. Geroago, zalantzak, gogoetak eta ikaskuntzak partekatuko dira bi mahai-ingurutan; lehenengoan, Eli Domínguez, Amaia Jackson eta Saioa Gómez Tejería irakasleek hartuko dute parte, eta bigarrenean, familiek eta ikasleek. Era berean, «Kulturarteko bizikidetza ikastetxeetan. Zenbait gogoeta» izenburuko hitzaldia eskainiko du Moufdi Kamelek. Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko (Biltzen-eko) kidea da Kamel, eta aditua kultura-aniztasunean, bizikidetzan, eta arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan.
Egitaraua
09:00 – Harrera
09:15 – Aurkezpena. Nagore Ipiña Larrañaga, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa
09:30 – Sarrera. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak
Hizlariak: Ane Urizar, Marta Quintas-Quintas, Amelia Barquín
10:15 – I. mahai-ingurua. Irakasleen ahotsa
Hizlariak: Eli Domínguez, Amaia Jackson, Saioa Gómez Tejería
11:30 – Atsedenaldia
12:00 – Hitzaldia: Kulturarteko bizikidetza ikastetxeetan. Zenbait gogoeta
Hizlaria: Moufdi Kamel (Biltzen)
13:00 – II. mahai-ingurua. Familien eta ikasleen ahotsa
Hizlariak: Hajar Samadi, Ruba Hassan, Yuan Alexandra Martínez Pareja, Safuan Tahiri
14:15 – Ondorioak eta itxiera