Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragon City Challenge lehiaketatik 'El Hormiguero' telebista saiora
'Lupa adimentsua' Apurva San Juan, Eneko Calvo eta Edurne Atutxa ikasleek sortu dute, guztiak ere Mondragon Unibertsitateko eta EHUko ikertzaileak. Hala, iragan asteko asteazkenean Eneko eta Apurva 'El Hormiguero' saioan izan ziren, Pablo Motos ezagunaren telebista 'show' handian.
Biek ala biek euren 'gailu iraultzailea' aurkeztu zuten eta jendea aho bete hortz utzi zuten. Dispositiboak soluzioa eskaintzen die Estatuan ikusmen arazoak dituzten 1,2 milioi pertsonari.
Funtzionamendua oso erraza da: aparatua irakurri nahi den testuaren gainean jartzen da, ondoren testua kapturatzeko botoia sakatu eta bi segunduren bueltan, kapturatutako hitzak ahots bilakatzen dira. Dispositiboak beste funtzio batzuk ere baditu, testuak ingelesera edo italiarrera itzultzeko aukera eskaintzen duelarik. Dudarik gabe, Adimen Artifizialaren arloan, zigilu gipuzkoarra duen gailua sortu dute Enekok, Apurvak eta Edurnek.