Jabetza intelektuala
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Garaia Parke Teknologikoa, berriro ere ekintzailetza eta inbertsiorako topagune
Garaia Parke Teknologikoak startupak, inbertitzaileak eta erakundeak bilduko ditu datorren ekainaren 3an Garaia Investors 2025 ekitaldian. Topaketa erreferente bihurtu da ekintzailetza eta inbertsioaren arloan, Debagoieneko lankidetza sare sendo bati esker. Jardunaldia Mondragon Enpresagintza, Mondragon Ventures, Ikerlan, Galbaian, Gaztenpresa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta A.G. Consultores erakundeekin lankidetzan antolatu da.
Berrikuntza proiektu enpresarialen garapena sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia, startupen, inbertitzaileen eta ekintzailetza-ekosistemako eragileen arteko harreman zuzenaren bidez. Garaia Investors 2025 ekitaldiak networkinga, finantzaketa bilaketa eta ekimen berrien aurkezpena ahalbidetuko dituen espazioa eskainiko du, tokiko eta eskualdeko enpresa sarea biziberritzeko asmoz.
Pitch onenaren saria eta gehiago
Aurreko edizioetan bezala, publikoaren saria emango zaio pitch onenari, ekintzaile talentua aitortu eta parte-hartzaileen inplikazioa bultzatzeko helburuarekin.
Bestalde, berrikuntza gisa, ekintzaile guztiek parte hartu ahal izango dute A.G. Consultoresekin batera egingo den kudeaketa ekonomiko-finantzario praktikoaren tailerrean. Topaketa hau Debagoieneko garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko estrategiaren parte da, finantza- eta berrikuntza-tresnen bidez, betiere enpresa jasangarrien balioekin, lurraldeari lotuak eta lanpostu duinak sortuz.
Ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte www.ptgaraia.eus helbidean.