Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Santi Perez Caballero, Gerodan-eko zuzendari orokor berria
Santi Perez Caballero izendatu dute, urtarrilaren 1ean, Gerodan Koop. enpresako zuzendari nagusi. Juan Larrañaga ordezkatu du, azken 21 urteetan zuzendari nagusi izan dena.
Santi Perezek, Hospitalityren zuzendaritza komertzialean 7 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du. Era berean, Danonan 15 urte baino gehiago contract arloan egin zituen, eskarmentu eta esperientzia handia bereganatuz. Orain berriz, Gerodanen zuzendaritzaz arduratuko da.
Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean enpresa proiektuen garapenean MBA da Perez, eta 25 urte daramatza Korporazioan. Gerodanen historiako sasoirik onenean hartuko du zuzendaritza. Gerodan tinko ari baita egoitza geriatrikoen, hotelen eta flexlivingen contract ekipamenduen merkatuetan.
Jada, erreferente gisa kokatzea lortu du, eta ESGn, IAn eta digitalizazio-prozesuen ezarpenean ere aurrera egiten jarraitzeko erronkekin ari da lanean Azpeitiko enpresa.