Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Pertsonekin konprometitua eta jasangarria den turismoa da gizarte-ekonomiaren apustua
Gizarte-ekonomiak turismo jasangarri eta konprometitu baten aldeko apustua egin du. Hala adierazi zuten Donostian elkartutako aditu eta ordezkari instituzionalek. 'Gizarte-ekonomia eta turismoa: jasangarritasunaren aldeko aliantza' izenburupean egin zen jardunaldia, Gizarte-ekonomiaren Europako Hiriburuaren baitan antolatutakoa hain justu ere.
Ekitaldiari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo sailburu den Javier Hurtado Dominguezek adirazi zuen turismoak ekonomiaren eta enpleguaren aldaketarako palanka izan behar duela, eta gizarte-ekonomiaren balioak gizartearentzat konpromiso-eredu direla. "Irabazien banaketa ekitatiboan oinarrituta, errespetuzko garapena sustatu behar dugu gure barietatea mantenduz".

MONDRAGON eta ILUNION, mahai inguruan
'Pertsonak eta etika' izeneko mahai-inguruan, ILUNIONeko konseilari ordezkariak, Alejandro Oñorok, adierazi zuen, enpresa aktibitateak gizarte eragina izan dezakeela. "ILUNIONen turismo ezberdina sustatzen dugu eta gure 30 hoteletan garantzen dugun kudeaketa ereduarekin beste batzuengan eragin nahi dugu".
MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucinek adierazi zuen, MONDRAGON ez dela kooperatiba arrunta, "kooperatiba elkarte bat gara, barne elkartasun sistemarekin eta mugimendu ekonomiko eta kultura positiboa eragiten duena gizartean". Kalitatezko produktuak eskaini, emaitza onak lortu eta ingurumenarekin errespetuz jokatu; hiru arlo horiek ere azpimarratu zituen Ucinek.
Bi ordezkariak jasangarritasunaren alde agertu ziren gizarte aurreratuagoak, inklusiboagoak eta parekideagoak sustatzeko. Era berean, berrikuntzaren alde agertu ziren, "etorkizuneko helburuak lortzeko estrategia nagusia da berrikuntza", adierazi zuten.
Turismoa, aldaketarako palanka
Bigarren mahai-inguruan, "Turismoa, aldaketarako palanka jasangarria" izenburupean egin zena, Ramon Gomez Ugaldek, MONDRAGON Hospitalityko presidenteak, turismo jasangarriak ekonomia sozialean lekua duela adirazi zuen. Hala, bere esanetan MONDRAGONek eta ILUNIONek sinatutako aliantzak eraldaketa prozesuak abian jarri ditu. Antzeko hitzak izan zituen ILUNIONeko Anal Lopez de San Romanek. "MONDRAGONekin dugun aliantza ez litzateke posible izango biek ala biek ibilbidea eta asmoa partekatuko ez bagenu".