Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Extremadurako Unibertsitateko Gizarte Ekonomiako Katedrak MONDRAGON bisitatu du
Extremadurako Unibertsitateko Gizarte Ekonomiako Katedrako zuzendari Ramón Sanguino eta Extremadurako Juntako Kooperatibismo eta Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusi Diego Sánchez Duque izan ziren Extremadurako ordezkaritzaren buruak. Horiekin batera, unibertsitate-esparruari lotutako hainbat lagun eta Extremadurako gizarte-ekonomiaren eta kooperatibismoaren ekosistemako zenbait eragile ere bertaratu ziren.
Ramon Sanguinoren hitzetan, "bisitak helburu bikoitza du: nazioarteko esperientzia kooperatibo garrantzitsuenetako bat, MONDRAGON Korporazioa, bertatik bertara ezagutzea eta esparru akademikoaren eta Gizarte Ekonomiaren enpresa-errealitateen arteko lotura indartzea".
"Bisitak helburu bikoitza du: nazioarteko esperientzia kooperatibo garrantzitsuenetako bat, MONDRAGON Korporazioa, bertatik bertara ezagutzea eta esparru akademikoaren eta Gizarte Ekonomiaren enpresa-errealitateen arteko lotura indartzea"

Ezagutza partekatzeko eta loturak sendotzeko bisita
Kooperatibismoko eragileen arteko harremanak sendotzeko, ezagutza partekatzeko eta lurralde ezberdinetako kooperatiben eta erakundeen arteko lankidetza-espazioak irekitzeko testuinguruan kokatu zen bisita. Alde horretatik, topaketak aukera eman zuen MONDRAGONen eta Extremadurako ekosistema kooperatiboko ordezkarien arteko harremanak sendotzeko, esperientziak kontrastatzeko eta elkar ezagutzeko.
"Enpresen lehiakortasuna eta parte-hartzea, elkartasuna eta ingurunearekiko konpromisoa uztartzeko gaitasuna bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu", nabarmendu zuen Sanguinok MONDRAGONeko kooperatiben errealitatea gertutik ezagutu ondoren.
"Enpresen lehiakortasuna eta parte-hartzea, elkartasuna eta ingurunearekiko konpromisoa uztartzeko gaitasuna bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu"
MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa gertutik ezagutzen
Lehen ekimena Otaloran egin zen, eta bertan, delegazioak Ander Etxeberria MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboko zuzendariarekin igaro zuen goiza. Bileran, Etxeberriak MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa eta Korporazioaren antolakuntza, enpresa eta gizarte ereduaren gakoak azaldu zizkien.
Eguerdian, ordezkaritzak Pello Rodriguez MONDRAGONeko presidentearen ongietorria jaso zuen, zeina bertara hurbildu zen bisitariekin hitz egiteko eta Extremadurako kooperatibismoaren errealitatearen eta garapenaren inguruan sakontzeko.
Katedraren zuzendariak adierazi zuenez, "MONDRAGON Korporazioa erreferente globala da, eta Gizarte Ekonomiak garapen ekonomikoa, kalitatezko enplegua eta gizarte-kohesioa nola sor ditzakeen erakusten duen adibiderik sendoenetako bat da".
"MONDRAGON Korporazioa erreferente globala da, eta Gizarte Ekonomiak garapen ekonomikoa, kalitatezko enplegua eta gizarte-kohesioa nola sor ditzakeen erakusten duen adibiderik sendoenetako bat da"

Industria-eremura hurbiltzea
Esperientziak bigarren zatia izan zuen, MONDRAGONeko esparru industrialean, Mondragon Automationera egindako bisitaren bidez. Kooperatibaren alor komertzialeko arduradun den Asier Telleriak Katedrako kideei harrera egin zien.
Azkenik, Sanguinok esperientzia "oso aberasgarritzat" jo zuen, eta azpimarratu zuen "esperientzia hau ez dela amaiera bat, epe labur eta ertainean garatu ahal izango ditugun etorkizuneko lankidetzen hasiera baizik".
"Esperientzia hau ez dela amaiera bat, epe labur eta ertainean garatu ahal izango ditugun etorkizuneko lankidetzen hasiera baizik"
