Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Galdaketaren etorkizuna aztergai Loramendi&Aurrenak-ek antolatutako 2025eko Ate Irekien jardunaldietan
Loramendi eta Aurrenak kooperatibek elkarlanerako eta berrikuntzarako asmo handiko ekitaldi bat jarri dute abian: Loramendi&Aurrenak Open Day 2025. Bi egunez egingo da, azaroaren 27an eta 28an, eta foko estrategiko ezberdinak jorratuko dituzte. Ekitaldi honek bi kooperatibek galdaketaren sektorean duten lidergo-posizioa sendotzea du helburu, eta era berean, "teknologia jardunean ikusteko, irtenbide berritzaileak aurkitzeko eta galdaketaren etorkizuna elkarrekin aztertzeko" balioko du.
Open Day 25ek bi kooperatibek galdaketaren sektorean duten lidergoa indartu nahi dute, eta teknologia, irtenbide berritzaileak eta sektorearen etorkizunaren ikuspegi bateratua erakutsiko dute
Bi egun jarraian
Lehenengo egunean, azaroaren 27an, bezeroak izango dira protagonista nagusi. Haiei zuzendutakoa izango da. Helburua da teknologia praktikara eramatea eta bertatik bertara aplikazio ezberdinak ikustea eta Loramendi eta Aurrenak-ek soluzio berritzaileak eta gaitasunak erakustea, galdaketa-prozesuen segurtasuna eta eraginkortasuna maila globalean hobetzeko.
Hilaren 28an, berriz, erronkak eta aukera berriak izango dira nagusi. Beti ere, sektoreen arteko lankidetza ardatz hartuta. Euskal ekosistema industrialeko erakundeetako ordezkariei, zentro teknologikoei, unibertsitateei eta enpresei zuzenduta egongo da. Funtsezko gunea izango da bi kooperatibek galdaketaren etorkizuna markatuko duten erronkei eta aukerei buruz duten ikuspegia partekatzeko, aliantza estrategikoak sendotuz.
Open Day 25ek bi kooperatibek galdaketaren sektorean duten lidergoa indartu nahi dute, eta teknologia, irtenbide berritzaileak eta sektorearen etorkizunaren ikuspegi bateratua erakutsiko dute