Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Koreako Errepublikako presidenteak Seulgo Kooperatiben Mundu Biltzarra inauguratu du
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Iñigo Albizuri MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletarako zuzendaria Seulen daude, Munduko Biltzarrean parte hartzen ari den euskal ordezkaritza zabalarekin batera. Biak ari dira parte hartzen Kongresuan egunotan hizlari gisa, eta kooperatiben nortasuna indartzeko beharraz hitz egin dute.
Horiez gain, Patxi Olabarria Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluko presidentea, Rosa Lavin Konfekoop-eko presidentea, Javier Goienetxea MONDRAGON Korporazioko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidentea eta Ander Etxeberria Hedapen Kooperatiboko zuzendaria ere Seulen dira.
Abenduaren 1etik 3ra bitartean egiten ari da kongresua, eta Moon Jae-in Koreako Errepublikako presidenteak eta Hong Nam-ki Ekonomia ministroak inauguratu zuten atzo, herrialde horretako kooperatibak haren menpe daudelarik. Ariel Guarco Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren presidentea eta Bruno Roelants zuzendari nagusia ere izan ziren inaugurazio-ekitaldian, eta ongietorria eman diete irekiera-ekitaldian zeuden munduko mugimendu kooperatiboko ordezkariei eta online ekitaldia jarraitu zuten milaka pertsonei.
Irekiera-hitzaldian, Koreari abegi ona izateagatik eskerrak emateaz gain, Ariel Guarcok, Nazioarteko Aliantza Koperatiboaren presidenteak azpimarratu zuen Munduko Kooperatiben Biltzar honen helburua "ikaskuntzak partekatzea eta gure Kooperatiba Identitatea sakontzeko proposamen berriak eraikitzea" dela, "osasun-, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-alorretan oraindik kritikoa eta zalantzazkoa den testuinguru global batean".