Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Fagor Taldeko Euskara planak ezagutzeko bisita egin dute Gipuzkoako Foru Aldunditik
Pasa den ostiralean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar eta Euskararen Normalizazioko atalburu Joxean Amundarain izan ziren Fagorreko bulegoetan.
Fagor Taldeak Euskararen Erabilera Normalizatzen egindako ibilbidea eta egungo
egoeraren berri aurkeztu zitzaien lehenengo, Joxean Alustiza Taldeko
Lehendakariarekin Bulego Orokorretan egindako bileran.
Ondoren, Fagor Ederlanek Arrasaten duen Markulete fundizioa eta Diskoen
mekanizazio planta bisitatzeko aukera izan zuten bisitariek, negozio horretako
hizkuntzaren normalizazio planaren nondik norakoen berri jasoz bukaeran.
Foru Aldundiko ordezkariek aitortza eta lankidetza eskaini dizkiote Fagor Taldeari.
Zuzendariak publikoki agertu du “esparru sozio-ekonomikoan euskara garatzeko puntako esperientzia duela Fagor Taldeak".