Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Etorkizuneko lana: oraingo erronka
Mundua bizkor ari da aldatzen; adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika garatuz doaz eskala handian aplikatzeko, eta dagoeneko lanpostu berriak sortzen eta beste batzuk suntsitzen ari dira.
TU Lankide aldizkariaren abenduko alean, etorkizuneko lanarekin zerikusia duten hainbat gai aztertuko dira: arriskuan dauden profilak, etorkizuneko lanbideak, lan egiteko modu berrietarako trantsizioa…
Era berean,MONDRAGONeko Korporazioko Gestio Sozialeko zuzendari Zigor Ezpeletak etorkizuneko joerak eta lanaren etorkizunerako trantsizioan eragingo duten alderdiak aztertzen ditu. Ildo beretik, Ibon Zugasti Prospektikerreko zuzendari nagusiak hiru agertoki bereizi ditu lanaren etorkizunari buruz. Eta Mondragon Unibertsitateko hiru irakaslek ikuspegi akademikotik ikertu dute zeri buruz ari garen lanaren etorkizunaz hitz egiten dugunean.
Aldizkaria beste ohiko atal batzuekin osatzen da, hala nola, Lanki Ikertegia, KREAN, Osarten eta LagunAro, EPSVren kolaborazioekin.