Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Soralucek 60 urte betetzen ditu fundatzaileen adorea eskertuz

Ekitaldi berezia egin zuten atzoko egunez Soraluce kooperatiban. Andres Mazkarain presidenteak eta Rafa Idigoras zuzendari nagusiak gidatuta, bertan ari diren langileen eskertza eta txalo zaparrada jaso zuten fundatzaileek eta beraien emazte zein alargunek, lantegiaren kanpo aldean egin zen bilkuran. Ekitaldi sinbolikoa izan zen, xumea bezain hunkigarria!

Sortzaileek ere eskerrak eman nahi izan zizkieten 60 urte hauetan kooperatiba sendotzeko egindako lanagatik. Esker onez hartu zuten ongietorria, eta harrituta geratu ziren teknologia aurreratuan aitzindari den Soraluceren bilakaera ikusita. Keinu gisa, "Eskerrik asko" abestu zuten elkarrekin.

Sarrera kanpoaldean fundatzaileen izenekin dagoen plaka ondoan elkartu ziren ondoren, ibilbide honetan hildakoak gogora ekarriz. Instalazioetan ere bisita gidatua egin zuten eta eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu zuten.
Ospakizun ekitaldiek jarraituko dute eta maiatzaren 19, 20 eta 21ean ate irekien jardunaldiak egingo dituzte. Lehendabiziko egunetan Soraluceko hornitzaile, bezero eta kolaboratzaileekin eta 21ean “etxekoekin ospatuko dugu. Langileekin, beraien familiarekin, modu intimoan”.
- Argazki guztiak: SORALUCE 60 urte