Ingeniaritza eta arkitektura

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Irtenbide profesionalak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

MONDRAGONek zapore gozoarekin agurtu du Adinberri Longevity Forum azoka

Bi egunez Kursaal Jauregia topaleku izan ostean, MONDRAGON Health eta MONDRAGON Hospitality-k amaiera ezin hobea eman diote azokari. Eremu soziosanitarioari eta zahartzaroaren erronkei erantzuteko duten eskaintza integrala gertutik erakusteko aukera bikaina izan da.
Card image cap
2026/10/15

Gaur itxiko ditu ateak Donostiako Kursaal Jauregian ospatu den Adinberri Longevity Forum azokak. Egun hauetan zehar, MONDRAGON Health eta MONDRAGON Hospitality osatzen duten kooperatibetako lantaldeek beren irtenbide berritzaileenak eta teknologia aurreratuena partekatu ahal izan dituzte bertaratutako profesional eta bisitari guztiekin.

2.jpg

Azokak utzi digun unerik berezietako bat 'Taller Demo' gunea izan da. Jende ugari hurbildu da Krean, Orkli, LKS Next, Gerodan, Ausolan eta Fagor Healthcareko kideek prestatutako saioetara. Bertan, hitzetatik ekintzetara pasa, eta garatutako teknologia kasu errealetan nola aplikatzen den ikusi ahal izan da zuzenean.

3.jpg

4.jpg

5.jpg

Erakusmahaietatik harago, bisitariek produktuak ukitu eta probatzeko aukera ere izan dute 'Living Lab' gune interaktiboan. Batzuk Gerodanen Kalma eta Akuna besaulkietan erlaxatu diren bitartean, beste batzuek gertutik ezagutu dituzte Orkliren iDomus eta Zsandari sistemak, Fagor Healthcareren Medical Dispenser gailu berritzailea edota Fagor Multimedia Perspectivesen azken garapen teknologikoak.

Ingeniaritza eta arkitektura

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Irtenbide profesionalak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak