MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

Wooptixek MONDRAGON bisitatu du erdieroaleen arloan lankidetza-aukerak aztertzeko

2023az geroztik MONDRAGONek, Danobatgroupek eta Fagor Automationek partaidetza dute Wooptix startup teknologikoan. Pasa den ostegunean MONDRAGONeko hainbat gune bisitatzera gerturatu ziren, aurrerapenak partekatzeko, lankidetza-aukerak aztertzeko eta kooperatiba-ekosistemaren gaitasun teknologiko batzuk bertatik bertara ezagutzeko.
Card image cap
2026/06/02

Sinergiak identifikatzeko lan-jardunaldia

Bisita Otaloran hasi zen, MONDRAGONeko, MONDRAGON Ventureseko eta fabrikazio aurreratuari, elektronikaren arloari eta ikerketari lotutako hainbat kooperatiba eta zentro teknologikotako ordezkariek parte hartu zuten lan-saio batekin. Bertan izan ziren Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Elektronika, DG eta MIA dibisioak, Ideko, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea.

Wooptixen aldetik, enpresaren sortzaileak bertaratu ziren: José Manuel Rodríguez konpainiako CEOa eta  Javier Elizalde COOa. Topaketan, startupak erdieroaleen sektorean lortutako aurrerapenak aurkeztu zituen, eta MONDRAGONeko hainbat eragilerekin lankidetza teknologiko eta komertzialerako aukera posibleak aztertu ziren.

Jardunaldiari jarraipena emateko, arratsaldean Ikerlanen instalazioak ezagutzera gerturatu ziren. Bertan, Wooptixeko ordezkariek zentro teknologikoaren proiektu eta gaitasun batzuk ezagutzeko aukera izan zuten, bi erakundeen arteko lotura indartuz eta elkarlan berriak aztertuz.

IMG_5626.jpg

2023an hasi eta gaur egun hazten jarraitzen duen lankidetza

Wooptixen eta MONDRAGONen arteko harremana 2023an hasi zen, Danobatgroupek, Fagor Automationek eta MONDRAGON Korporazioak Kanarietako startup honetan inbertitzea erabaki zutenean, erdieroaleen industriarako bere teknologiaren garapena bultzatzeko finantzaketa-erronda batean. Ordutik, lankidetza modu positiboan garatu da, eta bi aldeek elkarlan-bide berriak identifikatzen jarraitzen dute.

925167984_253241006_1024x576.jpg.webp

José Manuel Rodríguez, Wooptixen sortzaile eta CEOak, startuparen bilakaera aztertu du MONDRAGON, Danobatgroup eta Fagor Automation bere kapitalean sartu zirenetik, eta erdieroaleen sektorean sendotu nahi duen enpresa baten erronkak eta aukerak errepasatu ditu.

Nola sortu zen Wooptix proiektua, eta zein arlotan egiten duzue lan?

Wooptix Tenerifeko La Lagunako Unibertsitateko spin-off bat da, astrofisikaren eta optika moldagarriaren inguruko ikerketatik sortua. Ikerketa horretatik WFPI (Wavefront Phase Imaging) teknologia propioa garatu zen, eta gaur egun enpresaren oinarri teknologikoa da.

Erdieroaleetarako metrologiaren arloan lan egiten dugu, siliziozko obleak abiadura handiz eta zehaztasun handiarekin neurtzeko gai diren sistemak garatuz. Horrek garrantzi berezia du txip aurreratuen arkitektura berriak ezartzen ari diren testuinguruan.

Noiz gurutzatu ziren Wooptixen eta MONDRAGONen, Danobatgroupen eta Fagor Automationen bideak, eta zer balorazio egiten duzue?

Wooptixek MONDRAGON Korporazioa bere bigarren finantzaketa-errondan ezagutu zuen. Une hartan EIC Accelerator proiektu bat lortu genuen, eta inbertitzaile europar baten balidazioa behar genuen finantzaketa publiko osagarria eskuratzeko.

Danobatgroupek, Fagor Automationek eta MONDRAGONek gure teknologian konfiantza izan zuten, eta ordutik harremana bikaina izan da. Inbertsioaz gain, merkatura bideratutako irtenbide teknikoak elkarrekin garatzen ari gara. Uste dugu harreman hori datozen urteetan are estuagoa izan daitekeela.

Nolakoa izan da Wooptixen ibilbidea ordutik?

Wooptixek bere teknologia baliozkotu du erdieroaleen sektorean, eta orain industriarako metrologia subnanometrikoko makinen hornitzaile gisa sendotzea du helburu.

MONDRAGONekin eta bertako kooperatibekin dugun lankidetza elementu azeleratzailea izan daiteke erdieroaleen fabrika nagusietan behin betiko finkatzeko.

MONDRAGONekin eta bertako kooperatibekin dugun lankidetza elementu azeleratzailea izan daiteke erdieroaleen fabrika nagusietan behin betiko finkatzeko.

Nola ikusten duzue etorkizuna epe ertain eta luzera?

Instalazio berriak ireki eta sektoreko eskualde estrategikoetara iritsita, konpainiak bere posizionamendua eta nazioarteko estaldura indartu nahi ditu, bezero eta bazkide guztiei ahalik eta esperientziarik onena eskaintzeko.

Merkatuaren beharrei erantzungo dieten irtenbide berriak garatzeko proiektuek funtsezko izaten jarraituko dute datozen urteetan, bezeroari entzunez eta etorriko diren eskakizun teknologikoei aurrea hartuz.

Duela gutxi zuen hazkundea bultzatzeko aurrerapen garrantzitsuak iragarri dituzue. Zeintzuk nabarmenduko zenituzke?

Mugarri nagusietako bat Tenerifen eraikitzen ari garen gela zuri berriaren obren hasiera izan da, joan den apirilean iragarri genuena. Instalazio horiek gure teknologiaren ikerketa eta garapena erraztuko dituzte, baita makinen muntaketa ere, konpainiaren une estrategiko honetan gure gaitasunak indartuz.

Gainera, bulego berriak ireki ditugu Grenoble-n (Frantzia), Europako erdieroaleen industriaren gune nagusietako batean. Presentzia horrek Europan gure posizionamendua indartzea ahalbidetuko digu, sektoreko enpresa estrategikoekin lankidetza berriak erraztuz eta gure bezero eta bazkide teknologikoengana are gehiago hurbilduz.

Wooptix_01.png

Eta azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, 2025eko azaroan Phemet-en merkaturatzea nabarmentzen dugu, gure metrologia-plataforma berria, erdieroaleen industriaren erronka gero eta zorrotzagoei erantzuteko diseinatua. Abiarazte hori urrats estrategikoa da Wooptixentzat, aukera ematen baitigu gure eskaintza teknologikoa zabaltzeko, merkatu-aukera berriak eskuratzeko eta nazioartean negozioa sortzeko dugun gaitasuna indartzeko. Phemet I+Gn egindako inbertsioaren emaitza da, eta abangoardiako teknologia industriarentzat benetako inpaktua duten soluzioetan eraldatzeko egin dugun apustua islatzen du. Aurrerapen horrekin, gure posizioa sendotzen dugu erabateko hedapenean dagoen merkatu batean, eta hazkunde jasangarriaren etapa berri baterako oinarriak ezartzen ditugu.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa

Ikerketa zentro teknologikoa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.