Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
GSR Debagoienak bat egin du EITB Maratoiarekin
EITBk ekimena martxan jarri zuenetik, hainbat aktore, musikari eta artistek igorri dituzte beraien bideoak. Era berean, beste hainbat enpresa, talde eta eragilek ere bat egin dute EITB Maratoiaren kausa eta erronkarekin: euskal gizarte osoaren sentimendua islatuko duen bertso erraldoi bat sortzea, bertso kate itxura izango duena eta denok elkartuko gaituena, koronabirusaren aurka.
GSR Debagoiena osatzen duen profesional eta adineko pertsonek ere bat egin dute erronkarekin. Beraiek aipatu duten bezala "lotsa gutxi eta maitasun askorekin egindako bideoa da. Covid-aren inguruan une latzak bizi izan ditugu, baina horrek indartu egin gaitu aurrera jarraitzeko. Egoera latz honetan dauden egoitzei besarkada eta indarra bidali nahi izan diegu bideoarekin".