Datu isolatutik osasun konektatura: EHDSaren eragina zaintza-ekosisteman

Interoperabilitateak eta Zaindata bezalako proiektuek zaintza-eredua eraldatu dute, Osasun Datuen Europako Espazio berriaren esparruan.
Card image cap
2026/06/01

Osasun Datuen Europako Espazioa (EHDS gaztelaniaz) ez da araudi soil bat; sakoneko eraldaketa baten motorra da. Indarrean sartzeak informazio-bunkerren amaiera dakar, zaintzaren jarraitutasuna eta gaixoaren kontrola lehentasun izango diren eredu bati bide emateko.

Lege-esparru berri honek funtsezko hiru helburu ditu: batetik herritarra ahalduntzea du helburu: bere informazio klinikoaren gaineko kontrol handiagoa izatea. Era berean, lehen mailako erabilera sustatzen du. Datuak gaixoarekin batera doazela bermatzea arreta behar duen lekuan (interoperabilitate teknikoa). Eta buatzeko, bigarren mailako erabilera badu: Ikerketarako eta berrikuntzarako sarbide segurua erraztea, benetako ebidentzietan oinarritutako politika publikoak sustatuz.

Balioa ez dago datu isolatuan, datu horiek integratzeko gaitasunean baizik. Gailu mediko batek, telemonitorizazio-plataforma batek eta iraupen luzeko zaintza-zerbitzu batek hizkuntza bera hitz egiten dutenean, asistentzia ez da itxarotera mugatzen

Estatu espainiarrean, Osasun Datuen Espazio Nazionalak (ENDS gaztelaniaz) errealitate bihurtu du ikuspegi hori, konektatutako plataforma-sare baten bidez. Hala, datuen gobernantza abantaila handi bihurtu da osasun-zentroentzat, erakunde soziosanitarioentzat, ikerketa-guneentzat eta sektoreko enpresentzat.

Testuinguru honek aukera-leiho bikaina zabaltzen die osasunaren, zaintzaren eta ongizatearen zikloan parte hartzen duten erakunde guztiei. Izan ere, EHDSak ez die ohiko osasun-zerbitzuei soilik eragiten; eremu soziosanitarioko erakundeak, gailu medikoen fabrikatzaileak, software hornitzaileak, prebentzio-zerbitzuak, telemonitorizazio soluzioak, plataforma digitalak eta ikerketa-guneak ere hartzen ditu barne.

Guztiek izango dute lekua osasun-datuak sortzeko, partekatzeko eta berriro erabiltzeko modu berri honetan, betiere interoperabilitate, segurtasun, gobernantza eta konfiantza irizpide berberen pean.

Aldaketa honen oinarria argia da. Balioa ez dago datu isolatuan, datu horiek integratzeko gaitasunean baizik. Gailu mediko batek, telemonitorizazio-plataforma batek eta iraupen luzeko zaintza-zerbitzu batek hizkuntza bera hitz egiten dutenean, asistentzia ez da itxarotera mugatzen; pertsonalizatu eta prebentziozko bihurtzen da. Hala, ongizatea urrats bakoitzean jorratzen dugu: ospitalean, etxean, enpresan eta komunitatean.

Teoriatik praktikara: Zaindata eta Zaindata Next

Europako asmo handi hori urrats zehatz eta estrategikoen bidez ari da gauzatzen gaur egun. LKS Next-ek bultzatutako Zaindata eta Zaindata Next ekimenak dira horren adibide nagusietako batzuk, ikuspegi teoriko hori eremu soziosanitariora ekarri baitute. Zaindata burujabetzaren zutabea da. Agente publiko eta pribatuen artean datuak modu seguruan partekatzeko espazioa da. Batez ere, teleasistentziara, 0 eta 6 urte bitarteko goiztiarrei zuzendutako arretara eta adinekoen mendekotasunera bideratuta dago.

Zaindata Next osasun digitalerako urratsa da. Telemedikuntzara eta errehabilitazio fisiko zein kognitibora zabaltzen du bere irismena, datu klinikoak, sozialak eta funtzionalak bateratuz.

Azken batean, bi proiektuek bide berriak irekitzen dituzte datuen integrazioa hobetzeko, baliabideen arteko koordinazioa sendotzeko, zerbitzuak pertsonalizatzeko eta azterketa-gaitasuna handitzeko. Helburu nagusia argia da: zaintza eta arreta ingurune errealetan, erabakirik onenak hartzea.

Proiektu hauek ez dira teknologia hutsean geratzen; baliabideen arteko koordinazio-arazo errealak konpontzen dituzte, eta erabakiak hartzea errazten dute ingurune oso konplexuetan.

Datua, ongizaterako zubia

Osasun konektatuaren paradigma berria indarren lerrokatze estrategiko honetan laburbiltzen da:

  • Norabidea: EHDSak lege-esparrua eta Europaren asmo handia zehazten ditu.

  • Motorra: ENDSak gaitasunak eta nazio-mailako azpiegitura abiarazten ditu.

  • Errealitatea: ZAINDATA eta ZAINDATA NEXT bezalako proiektuek praktikara eramaten dituzte printzipio horiek, datuak burujabetza eta erantzukizun arau zorrotzen pean partekatuz.

Benetako aukera ez dago datu gehiago izatean, horiek hobeto konektatzean baizik; hala, erakundeek eta zerbitzuek arreta gizatiarragoa, jarraituagoa eta, batez ere, pertsonengan zentratua eskainiko dute.

Irtenbide profesionalak.