Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eneko Izquierdok jaso du Urteko Asmatzaile saria
Atzo, apirilak 26, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, jardunaldia burutu zuen Galbaianek patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz.
Felix Kerejeta, 2016ko saritua ere ekitaldian izan zen eta Eneko zoriontzeko aprobetxatu zuen.
Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria ere eman zitzaion. Aurten Eneko Izquierdori eman zaio eta Ulma Packaging-en izenean jaso zuen.
Ismael Igartua, Galbaianeko zuzendari orokorrak eman zion saria eta aipatu zuen "Eneko izan dela aurten hautatuta bi ezaugarri berezi ikusi direlako beregan: berrikuntza eta negozioaren baloreak". Eneko Izquierdok esker onez jaso zuen saria eta goraipatu zuen Ulma Packaging-en talde osoari egiten zaiola aipamena sari honen bitartez.
