Kudeaketa Aurreratua balioan jartzeko laburmetraien lehiaketaren hamargarren edizioa deitu dut Euskalitek

'Kudeaketa Laburrean' izeneko ikus-entzunezko lehiaketaren hamargarren edizioa abian jarri du Euskalitek. Kudeaketa Aurreratua balioan jartzeko ikus-entzunezkoa izango da eta Mondragon Unibertsitateak epai-mahaiean parte hartuko du. MONDRAGONeko kooperatibek ere lehiaketara aurkezteko aukera izango dute.
2026/07/21

Zure erakundearen esperientzia kontatu, zure kooperatibak Kudeaketa Aurreratuaren arloan dituen gora-beherak ikus-entzunezko formatura ekarri, benetako pertsonen historiak fikzionatu edo eta gidoi original bat garatu. Hortik hasi daiteke laburmetraia sortu nahi duen orok. Kudeaketa Aurreratuak joko asko eman dezake, edozein erakundetan, historia dotoreak, eta noski baita MONDRAGONeko kooperatibetan ere. 

Mondragon Unibertsitatea epai-mahaiko kide izango da

Kudeaketa Aurreratuaren Europako 32. Astearen barruan, EUSKALITek bere bideo-lehiaketaren edizio berri bat jarri du martxan: ‘Kudeaketa laburrean’. Ekimen honek hamargarren urtea du dagoeneko, eta Kudeaketa Aurreratua gizartera hurbiltzea du helburu, formatu sortzaile, irisgarri eta bisualen bidez.

‘Kudeaketa laburrean’ ekimenak erakundeetan ikuspegi berrietatik nola kudeatzen, gidatzen eta berritzen den hausnartzeko gonbita egiten du. Helburua da Kudeaketa Aurreratuaren printzipioak eta balioak helaraztea bideo labur, inspiratzaile eta inpaktuzkoen bidez.

Kudeatzeko modua eraldatzen duten ideia, esperientzia eta ikuspegiei ikusgarritasuna emateko aukera bat

Lehiaketaren sariak

Hamargarren edizio honetan, hiru sari emango dira gehienez, aurkeztutako bideoen balio sortzailea, dibulgatzailea eta teknikoa aitortzeko:

  • Lan onenaren saria: 1.000 €-ko balioa duen bonua material bideografikoa erosteko.
  • Publikoaren saria Kultur materiala erosteko 250 €-ko bonoa. Publikoaren boto gehien jasotzen dituen bideoari emango zaio.
  • Amateur saria: 250 €-ko bonua kultur materialerako, profesionalak ez diren pertsonek egindako bideoei zuzendua, etxeko kamerarekin edo telefono mugikorrarekin grabatutakoak.

Saria jasotzeko, gutxienez talde egilearen ordezkari bat egon beharko da saria emateko ekitaldian.

Lehiaketako epaimahaia

Kudeaketa Laburrean lehiaketaren 10. edizioko epaimahaia Kudeaketa Aurreratuan eta ikus-entzunezkoen arloan adituak diren EUSKALIT eta Mondragon Unibertsitatetik etorritako pertsonek osatuko dute.

Bere lana aurkeztutako bideoak ebaluatzea izango da, hainbat irizpide kontuan hartuz, hala nola, gaiarekiko egokitasuna, originaltasuna, mezuaren kalitatea, inpaktu bisuala eta Kudeaketa Aurreratuaren balioei buruz sentsibilizatzeko gaitasuna.

Lanak Euskalit erakundean aurkeztu beharko dira irailaren 25a baino lehen

Aurten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioaren graduko ikasleek epaimahaian parte hartuko dute, eta erabakiaren arduraren zati bat hartuko dute haien gain, irakasleek koordinatuta.

Bideo lehiaketan parte hartu nahi duzu?

Zure bideoa prest baduzu edo Kudeaketa Aurreratuaren balioak islatzen dituen sormen-proposamen bat prestatzen ari bazara, hauxe duzu izena emateko unea.

Bete formularioa eta bidali zure bideoa 2026ko irailak 25 baino lehen Euskali-era. 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa