Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
'Zentzua', Laboral Kutxaren hausnarketa partekatua
Laboral Kutxa asmo handiko prozesu berritzaile batean murgilduta dago –Zentzua izena jarri diotena–, bere nortasun, balio, asmo eta interes taldeekin (langileak, bezeroak eta gizartea) dituen konpromisoei buruz bere kolektiboan hausnartzeko. Azken batean, erakundearen zentzuari buruz hausnartu nahi du.

Erakundeko ehunka pertsona parte hartzen dabiltzan prozesu honetan -guztiek parte hartuko dute-, hausnarketa dinamikak sortzen dabiltza, esperientziak eta bizipenak partekatzeko. Dinamika horiek oso interesgarriak izaten dabiltza, eta, aldi berean, konplizitateak sortzen ari dira, pertsonak eta erakundea gehiago lotzen dituztenak. Lotura emozional horiek oso indartsuak dira, bai harreman pertsonalen esparruan zein enpresa arloan, non funtsezkoa den erakundeen eta berau osatzen duten pertsonen arteko elkar ulertzea.
Hemen ikus dezakezue monografikoa osorik: https://www.tulankide.com/eu/bereziak/zentzua-zentzudun-poiektu-bat_628