Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Ondoan-ek Bartzelonako Trenbide Metropolitarrarentzat lan egingo du
Ondoan Servicios Bartzelonako Trenbide Metropolitarreko (Transports Metropolitan Barcelona-ren esku dagoen erakundea) haizagailuen matxurak artatzeko zerbitzuaren kontratuaren esleipenduna izan da.
Ondoan-en zeregina izango da geltokietako, tuneletako eta tailerretako aireztapen-putzuetan egin beharreko matxura konplexuei eta baliabide logistikoak eta osagarriak behar dituzten matxurei konponbidea ematea, aireztapen-sistemen funtzionamendua bermatzeko. Honela, erabilgarritasun-maila, gorabeherak konpontzeko denbora, fidagarritasuna eta mantentze-lanen kalitate-maila bermatuko da.
Horrela, Kataluniako hiriburuko metroaren 8 linea eta 165 geltoki kudeatzeaz arduratzen den erakundearekin egindako akordioaren bidez Ondoan-ek sendotu egin du Bartzelonan duen posizioa.