Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Bizkaiko aldundia Batz kooperatibara gerturatu da
Ainara Basurko, Sustapen Ekonomikoko diputatua, eta Joseba Mariezkurrene, Ekintzailetasun eta Lehiakortasun zuzendaria, Igorren (Bizkaia) Batz kooperatibak dituen instalazioetan izan ziren iragan ostiralean.
Izaera instituzionaleko bisita izan zen iragan ostiralekoa. Aldundiko ordezkariak enpresaren eta orohar automozioaren sektorearen bilakaera ezagutzera gerturatu ziren Igorrera, baita Batz-ek etorkizuneko erronkei aurre egiteko dituen planak ezagutzera ere. Xaber Ozerinjauregi, Batz-eko presidenteak eta Carlos Orueta, zuzendari nagusiak artatu zituzten aldundiko ordezkariak.