Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza bultzatuko dute
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plataforma bat jarri du Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.
Lankidetza programari esker, Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza bultzatuko dute. Aurkezpen-ekitaldia gaur egin da Oñatin, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak parte hartu dute ekitaldian.
Programa berriaren aurkezpena
Berrikuntza, enpresen sorrera eta Europan zein munduan talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharraren ondorioz sortu da programa. Horretarako, ekimenak plataforma bat jarri du ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko. Ekitaldian, sektorearen egoera ere jorratu da, eta honako hauek izan dira partaide: Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria; Gloria Gubianas, Hemper enpresaren sortzailea eta CEOa; Mikel Feijoo, SKFK enpresaren sortzailea eta zuzendari nagusia; Jon Etxebarria, Baiba eta Investor enpresen sortzailea, eta Iñigo Galdona, Loco Polo enpresaren sortzailekidea.
Ondoren, LEINN Graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) 2., 3. eta 4. mailetako ikasleen bederatzi proiektuak ezagutarazi dira, Euskadiko Merkataritza Berrikuntza eta Ekintzailetza sustatzeko proiektuaren esparruan bideratzeko hautatuak. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestu du ekimena.