Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Sharma ikusgai Hannoverren
Sharma Catering Ausolan Taldeko catering gourmet unitateak lehen aldiz heldu dio nazioarte mailako ekitaldi bati. Zehatz-mehatz, sukaldaritza enpresako gutiziak dastatzeko aukera izan dute, irailaren 16tik 21era, Fagor Automation kooperatibaren standa bisitatu dutenak, Hannoverreko (Alemania) EMO nazioarteko azokan.
Esperientzia berria hau oso mugarri positiboa izan da Sharmako kideentzat; izan ere ospe handia duen nazioarteko ekitaldia da EMO azoka.
Sharma egitasmoa 2017an abiatu zen: Ausolanek bere negozioa dibertsifikatzeko erronka estrategikoaren emaitza da eta bezeroek eskatzen zuten catering gourmet zerbitzuari erantzuteko sortua.
