Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Erronkak, talentua eta gobernantza: Gizarte Ekonomiak hitzordua egin du Bilbon
Gizarte-ekonomia ez da eredu desberdina soilik, egungo erronka sozioekonomikoei aurre egiteko abiapuntua ere bada. "Gizarte-ekonomiaren begirada gaurko erronken aurrean" izenburupean, Bilboko hitzordua gogoeta estrategikorako gune gisa aurkeztuko da, funtsezko hiru zutaberen gainean: talentua, lankidetza eta gobernantza.
Ekitaldia 10:00etatik 14:00etara egingo da, eta Ane Sánchez-Zeziagak (Mondragon Unibertsitatea) sektorearen kualifikazio-beharretan oinarritutako BaSE europar proiektuari buruz egingo duen analisiarekin hasiko da. Ondoren, Gianluca Salvatori Euricseko idazkari nagusiak hitzaldi magistrala emango du, Europako agendak ezartzen dituen trantsizioei aurre egiteko langileen prestakuntzak duen garrantziari buruz.
BaSEren helburua: lanbide-profil berri edo eguneratuentzako prestakuntza-eskaintza bat garatzea, gizarte-ekonomiako erakundeak lehiakorrak eta iraunkorrak izaten jarraituko dutela bermatuz
Arrakasta-kasuak eta eztabaida estrategikoa
Arlo ezberdinetan bidea markatzen ari diren esperientzia praktikoak hurbiletik ezagutzeko aukera emango du jardunaldiak:
Givit Delivery Coop: Berrikuntza azken miliako banaketan.
Ondoan S. Coop.: Trantsizio berdeari aplikatutako prestakuntza.
Ausolan Fundazioa: Askotariko talentuaren kudeaketa etorkizun jasangarri baterako.
Ibon Antero (MONDRAGON), Dorleta Urrutia (Mondragon Unibertsitatea) eta Jon Ander Arzallus (GUREAK) adituek gobernantza eta interkooperazioa erakunde lehiakorragoak eta inklusiboagoak eraikitzeko tresna bereizgarriak nola diren eztabaidatuko dute.
Jakin beharrekoak
Data: 2026ko apirilaren 16a.
Lekua: Bilbao Berrikuntza Faktoria (Uribitarte kalea, 6).
Itxiera: Iñigo Albizuri Asetteko zuzendariak itxiko du.
Interesatuek esteka honen bidez eman dezakete izena.