Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Cikautxok zilarrezko ziurtagiria lortu du EcoVadis-ek eginiko ebaluazioan
PSA/Opel taldeko ziurtagiri agentea den EcoVadis enpresak egin du aipatutako ebaluazio prozesua Cikautxoko aspektu ezberdinak aztertuz.
![]()
Emaitza bikaina lortu du Cikautxok, izan ere, zilarrezko domina eman diote.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
EcoVadis enpresa eta erakundeetako gizarte erantzukizun korporatiboa aztertzera dedikatzen da eta horretarako hainbat aspektuen azterketa egiten du, beti ere enpresaren tamaina, kokapena, sektorea, merkatua... kontuan hartuta. Horrela, finatzieroak ez diren ezaugarriak hartzen dira kontuan: etika, ingurumena, salmena/erosketen erantzukizuna, giza baliabideen kudeaketa prozesuak, erosketa jasangarriak...Horiek guztiak aztertuta, Cikautxo oso postu onean kokatu dute, automozio sektoreko enpresen artean goiko postua lortu du, %15 onenen artean sailkatuta.
Cikautxo hainbat aplikaziotarako kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatzen eta ekoizten aditua da.
