Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Kooperatibismoa gazteen ekintzailetzarako eredu gisa
Joan den ostiralean Mondragon City Challenge Kooperatiba Topaketaren bigarren edizioa egin zen Arrasateko Garaian, kooperatibismoaren esparruan eredu kooperatiboa zabaltzeko eta sustatzeko ahaleginen barruan. Ekitaldia hainbat erakundek antolatu zuten: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Saila eta Mondragon Unibertsitatea.
Gainera, Ziortza Olano coach-ak Oñatiko Elkar Heziko, IES Elgoibar BHIko, Laskorain Ikastolako, Arrasate BHIko, Arizmendi Gaztelupeko eta Arizmendi Ferixalekuko ia 200 ikasleren arreta erakarri zuen hitzaldia eskaini zuen.
Mondragon City Challengerako izen-ematea, irailean
Topaketa kooperatibo hau Mondragon City Challengeko parte da, eta Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren hirugarren edizioa aurreratzen du, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta mundu osoko unibertsitateko ikasleei zuzendua. Txapelketaren helburua enpresa trebetasunak garatzea eta gehienez zortzi hilabeteko epean negozio eredu kooperatibo bat sortzea da. Aurtengo ediziorako izen-ematea irailaren 9an irekiko da www.mondragoncitychallenge.com webgunean. Bertan, interesatuek ekitaldiari buruzko informazio gehiago aurki dezakete.