Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Fagorrek 12.000 euroko ekarpena egin du gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko, EITB Maratoiaren bidez
Zehatz esanda, gaur arte, 720.700 euro bildu dira EITB Maratoiaren bidez gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko -horixe da aurten bildutako dirua jasoko duen osasun alorra-. Azken urteetan bezala, Fagor Taldeak ere jarri gura izan du haren aletxoa, 12.000 euroko ekarpenarekin. Abenduaren 14ra arte dago ekarpen indibidual zein kolektiboak egiteko aukera –telefonoz edo internet bidez egin daiteke dohaintza-.
“Osasunaren alorreko ikerketa proiektuak finantzazio beharrean dira. Jakina da. Eta, halako proiektuak, neurri txikian bada ere, lagungarri dira behar hori leuntzeko. Aurten ere, bere aletxoa jarri gura izan du Fagorrek bide horretan. Finean, osasuna edo gaixotasunak ez dira une jakin batean gaixo diren pertsonen kontua, gizarte osoarena baizik”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
127 ikerketa proiektu
EITB Maratoiaren bidez, gizartearen elkartasunari esker, 127 ikerketa proiektu lagundu dira azken 25 urteetan, orotara, 9,79 milioi euroko ekarpenarekin. Askotarikoak izan dira ekarpena jaso duten osasun alorrak, hala nola, minbiziarena, iktusarena, gaixotasun neurodegeneratiboena, Alzheimerrarena, autismoarena, adimen ezgaitasunarena… Ohi moduan, norbanakoen zein erakundeen, enpresen, elkarteen eta askotariko taldeen laguntzak jaso dira.