Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Dena prest Orbea Gravel Rioja Alavesa edizio berrirako
Orbea Gravel Rioja Alavesa ekimena bihar arratsaldeko lauretan abiatuko da Biasterin (Arabako Errioxa). Village eta erakusketa gunea irekiko dira arratsaldeko lehen orduan txirrindulariek dortsalak eta derrigorrezko dokumentuak har ditzaten. Ordu horretan, mahai inguru bat egingo da Oñako Jauregian. Txirrindularitzan izandako azken aurrerapen teknologikoen inguruan arituko dira. Adituak, txirrindularitza arloko pertsona ezagunak eta bizikletaren inguruan pasioa duten pertsonak batuko dira, ekitaldi inspiratzailean.

Ostiralean baita ere, arratsaldeko bostak eta erdietan, Izadi Upeltegian (Eskuernaga) txirrindularitza arloari eta bereziki Orbea Gravel Rioja Alavesa lasterketari lotutako zenbait kirolariri omenaldia egingo die antolakuntzak. Besteak beste, bertan izango dira:
-
Carlos Gurpegui, edizio honetako enbaxadorea.
-
Omar Fraile, aurten txirrindularitza utzi duen txirrindulari profesionala.
-
Haimar Zubeldia, txirrindulari profesional ohia eta lasterketaren sustatzaile nagusia.
-
Sheyla Gutiérrez, txirrindulari profesionala eta emakumezkoen pelotoian erreferentea.

kulturak, gastronomiak, musikak, herri kirolak eta txirrindularitzak bat egingo dute asteburuan Arabako Errioxan
Lasterketa, ekimen erraldoia, kirola baino askoz gehiago da. Bizikleta eta enogastronomia nahasten ditu eta, upeltegiak ezagutzeko aukera ere izango da. Ostiralean bertan Luis Cañas-en ekoizpena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. El Fabulistarekin bisita gidatuak egingo dira Biasteriko alde zaharrean. Hala, kulturak, gastronomiak, musikak, herri kirolak eta txirrindularitzak bat egingo dute asteburuan Arabako Errioxan.
1.500 parte-hartzaile
Larunbatean, berriz, goizeko hamarretatik aurrera txirrindulariek hartuko dute protagonismo berezia. Aurten, 1.500 parte hartzaile izango dira irteeran, 102 eta 54 kilometroko ibilbideak egiteko prest. Mahasti artean, upeltegietatik barrena, bide dotoreetatik Arabako Errioxa zeharkatzeko aukera izango dute Euskal Herri osotik eta Estatuko toki askotatik gerturatutako gravel-zaleek. Ekitaldia eta festa arratsaldeko laurak eta erdietan amaituko da, gutxi gorabehera.