Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
100.000 euroko bekak eman ditu Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak industria-ekintzailetza sustatzeko
Mondragon Unibertsitateak 2026ko "Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards" lehiaketaren finala egin zuen atzo. 100.000 euro baino gehiago banatu ditu industria-ekintzailetza jasangarria sustatzeko antolatutako lehiaketan.
Aurtengo edizioan 29 proiektu aurkeztu dira, eta sei lagunek jaso dituzte bekak: bi ikaslek hiru hilabeteko laguntza jaso dute, beren negozio-ideia lantzeko;inguruko lau proiektuk (startupek) 11 hilabetez ingeniari bat kontratatzeko finantzaketa jaso dute. Gainera, beste sariak ere banatu dira: SOKALAGUN saria, 900 eurokoa, jabetza intelektualeko (IPko) estrategia bat zehazten laguntzeko; Aurkezpen onenaren saria; eta Publikoaren Saria. Guztira, 100.000 euro baino gehiagokoa da banatutako sarien zenbatekoa, eta beka bakoitzarena, 13.000 eurokoa.
Irabazleen artean daude:
Talentuaren kategorian:
- BIZIWASTE (Morgana Vía): ardogintzako hondakinetatik papera eta kartoia sortzea.
- Avatar Interactivos (Ainhoa Alonso): avatar digital interaktiboen diseinua eta programazioa.


Startupen kategorian:
- NIDO: eraikuntzarako material jasangarriak garatzen dituen startupa.
- GURAITZ: drone bidezko erreskate- eta larrialdi-sistemetan espezializatua.
- Opportunity Health: itotze-kasuetarako Yarnasa gailu automatikoa garatu duena.
- NEETY: B2B negozio-garapenerako adimen artifizialeko plataforma.

Beste sari batzuk ere banatu dira: GURAITZ proiektuak SOKALAGUN saria jaso du, Lier Quesadak “Talentua proiektu bila” saria, DAISER enpresak aurkezpen onenarena eta BIZIWASTEk publikoaren saria.
Lehiaketa Fagor, Orbea eta MONDRAGON korporazioen laguntzarekin antolatu da, talentu teknologikoa, enplegua eta ekintzailetza sustatzeko helburuarekin.