Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Enpresak baikor agertu dira ekonomiaren bilakaerari buruz
Oro har, enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenek iritzi positiboa erakusten dute. Oraingo hiruhilekoari begira, % 48k uste du berdin jarraituko duela; % 35ek uste du hobera egingo duela, eta % 16k bakarrik uste du okerrera egingo duela.
Modu berean, fakturazioari dagokionez, 2022ko bigarren hiruhilekoan hobekuntza nabarmena nabarituko dela uste dute. Zehazki, inkestetan parte hartu duten enpresen %35,6ak uste du fakturazioa hobetuko dela; %51,6ak uste du berdin edo antzera samar jarraituko duela; eta %12,8ak bakarrik uste du okerrera egingo duela.

Konfiantza-indizeak 10 puntuko igoera izan du eta 58an kokatu da. Indizea 50 puntutik gora egonik, hedapen-eremuan gaudela esan nahi du eta bat dator Espainiarekin (urtarrileko datua: 56,2) eta eurogunearekin (otsaileko datua: 58,4).
- Txosten osoa kontsultatzeko: Enpresen konfiantza