Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %2,8 haziko da 2016an, Laboral Kutxaren arabera
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2,8 haziko da 2015ean eta 2016an, Laboral Kutxak 2016ko aurreikuspen ekonomikoei buruz egindako txostenaren arabera. Estatu espainiarrean % 3,2 haziko omen da ekonomia aurten, eta % 2,7, berriz, datorren urtean.
Finantza erakundeak 2016ko aurreikuspen ekonomikoen berri eman zuen atzo, abenduak 15, Bilbon eginiko prentsaurrekoan, eta bertan izan ziren Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa arduraduna eta Xabier Egibar Negozioen Garapenerako zuzendaria.
Madariagaren hitzetan, Euskadiko barne produktu gordina (BPG) hazi egin da azken zortzi hilabeteetan, zerbitzuen sektoreak bultzatuta, eta lan-merkatuak hobera egingo duela iragarri du.
Langabezia tasari dagokionez, Xabier Egibarrek esan bezala, urte honen amaierarako langabezia tasa %15,1ekoa izango dela aurreikusi dute eta 2016rako, ostera, tasa hori %1,3 jaitsi, eta %13,8an jarriko dela gaineratu du. Horren arabera, datorren urtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.400 langabe gutxiago egongo dira.
Bestalde, euskal industria "zabalkunde fasean" dagoela uste du Laboral Kutxak, batez ere, epe laburrean, baina ez du uste sektoreak etorkizuna "garbi" ikusten duenik.