Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ondoan-ek Eibarren etorkizun industriala bultzatzen du
Eibarko Udalak Ondoan enpresaren konfiantza izan du "Eibarko Industrien Ekosarea" programaren buru izateko. Ekimen honen helburua hiriko enpresa-ehuna ekosistema jasangarriago, lehiakorrago eta kolaboratiboago bihurtzea da.
Eibarko industriak etapa berri bati ekin dio. Trantsizio ekologikoan inor atzean ez uzteko asmoz, "Eibarko Industrien Ekosarea" ekimenaren bigarren edizioa jarri da abian. Ondoan elkarteak kudeatzen duen programa honen helburua da tokiko enpresek bakarka lehiatzeari uztea, sarean lankidetzan hasteko. Ondoan programak doan eskainiko dizkie ingurumen eta energia arloko aholkularitza-zerbitzuak programan parte hartzen duten enpresei.
Jarduera-eremuak
Edizio honetan parte hartzen duten enpresek lau zerbitzu eskatu ahal izango dituzte, funtsezko beste hainbeste eremuri lotuta.
Programak jorratzen duen lehen eremua legeriari lotutakoa da. Ingurumen-diagnostikoa egitea erabakitzen duten enpresek aplikatu beharreko legediaren betetze-maila ebaluatu ahal izango dute, eta laguntza jasoko dute egokitzapen-plana zehazteko eta ezartzeko.
Funtsezko bigarren eremua Karbono Aztarna Murrizteari lotuta dago. Laguntza eskainiko da COMAIZ isuriak kalkulatzeko, MITECOn erregistratzeko eta Deskarbonizazio Plana eguneratzeko/egiteko eta gauzatzeko.
Programak eragiten duen hirugarren eremua Eraginkortasun Energetikoa da. Energia-kontsumoak aztertuko dira, aurrezteko aukerak identifikatuko dira eta energia berriztagarriak integratzearen bideragarritasuna ebaluatuko da, faktura energetikoa murrizte aldera.
Eta, azkenik, laugarren zerbitzuak Inbertsio Berdearen arloan aukerak bilatzea sustatuko du. Horrela, enpresek dirulaguntzak, zerga-kenkariak eta Aurrezki Energetikoen Ziurtagiriak (EAE) eskuratu ahal izango dituzte.