Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Talentua erakartzeko ariketa bikaina
Iragan irailaren 25ean Ikerlan-ek Doktoregaien Jardunaldiaren edizio berri bat egin zuen DigiLABeko eraikin berrian. Ekitaldiak balio izan zuen Ikerlaneko talentuari aitortza erakusteko eta, nolabait, talentua bera erakarri eta sustatzeko.
Erakunde gehienen ardura nagusietako bat da gaur, talentuaren erakarpena, zaintza edo eta garapena, eta arlo horretan kokatu daiteke Ikerlanek iragan irailean eginiko saioa. DigiLABen batu zituen ikerketa zentruan doktore tesia egiten diharduten gazte asko, eta formatu dibertigarri zein hezitzaileak, jardunaldi bikaina bizi izan zuten. Bideoan irudiez gain, jardunaldiko testigantzarik esanguratsuenak ere entzun daitezke.