Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Merkataritzako estatu-idazkariarekin bilera
Pasa den asteazkenean, hilaren 21ean, MONDRAGONen Zentro Korporatiboan bisita instituzionala egin zuen Amparo Lopez Senovillak, Merkataritza estatu-idazkariak. Korporazioak zein Espainiako Gobernuak ordezkaritza zabala izan zuten, bost Dibisio Industrialetako presidenteordeekin eta MONDRAGON Internacionaleko presidentea ere bertan zela. MONDRAGONeko kooperatibek munduan duten presentzia eta egungo testuinguru ekonomikoak kooperatiba horiei ekartzen dizkieten zailtasunak azaltzeko balio izan zuen bilerak batetik, eta Espainiako Gobernuarekiko lankidetzak sustatzeko bestetik, sortzen diren aukeren aurrean, eta garatzen ari diren egoera konplexuen zein etorkizunean gerta litezkeenen aurrean.
MONDRAGONen eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren artean ohikoa, aktiboa eta hurbila den harremanen testuinguruan kokatzen da bilera
Donostiako eta Bilboko Merkataritza lurralde-zuzendariak eta Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak ere bertaratu ziren.

Ander Etxeberria, Hedapen Kooperatiboko ordezkaria, bisitariei azalpenak ematen MONE gunean.
MONDRAGONen Makina Erremintako, Automobilgintzako, Osagaietako, Ekipamenduko eta Eraikuntzako & Hospitalityko presidenteordeak arantzelen, CBAM eta Altzairuaren Babeseko araudien eta Txinak hainbat merkatutan duen lehiatzeko moduak sortutako arazoen eraginak minimizatzeko balizko laguntzei buruz aritu ziren estatu-idazkariarekin.
Bilera hau, MONDRAGONen eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren artean ohikoa, aktiboa eta hurbila den harremanen testuinguruan kokatzen da, enpresen posizioa hobetzeko eta kooperatibei laguntzeko egiten diren ahaleginen baitan. Nazioarteko merkataritzarekin eta nazioarteko merkatuetako presentziarekin lotutako esparru guztiak dira lanerako gaiak, kooperatibek presentzia duten lurraldeetako industria-ehuna indartzeko helburuarekin.