Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Asier Toledanok ordezkatu du Jose Antonio Molina Embega-ko zuzendaritzan
Iragan abuztuan fitxatu zuen Embegak Asier Toledano zuzendari nagusi lez. Hala, ingeniari industrial honek ordezkatuko du Jose Antonio Molina enpresa kooperatiboaren zuzendaritzan. Molinak sei urte (2016-2022) egin ditu Embegan eta aurrerantzean beste ardura batzuk hartuko ditu MONDRAGON Korporazioan.
Industria Ingeniaritzan lizentziaduna da, EHU/UPVtik, eta masterrak egin ditu Negozio, Produkzio eta Fabrikazio Teknologia Aurreratuetan Mondragon Unibertsitatetik, Georgetown Universityk eta Eseune Business School-etik. Aeronautika eta makina erreminta sektoreetan esperientzia handia du Asier Toledanok.
Jose Miguel Molina 2016an iritsi zen Embegara eta ordutik zuzendari nagusia izan da. Aurrerantzean, berriz, MONDRAGON Korporazioan beste ardura batzuk hartuko ditu.
Zuzendari berriak "Lean eta QRM filosofiak aplikatzen, zein ekipo eta autogestioan oinarritutako erakunde modernoak garatzen" aditua da. Hala, besteak beste, Deguisa, Ona EDM eta ZIV Aplicaciones y Tecnología enpresetan aritu da, azken horretan operazioen zuzendari gisa.
Molinak, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ingeniaritza Tekniko Industiala egin zuen eta masterra dauka Lan-Arriskuen Prebentzioan. Fagor Ederlan Tafallan 15 urtez egin zuen lan, produkzio zuzendari ondokoa izan zen eta kalitate zuzendari izatera ere iritsi zen.
2016an iritsi zen Embegara, zuzendari nagusi gisa. Era berean, 'Laseme' (Lizarrako Merindadeetako Enpresen Elkartea) elkartearen errektore batzordeko kide izan zen eta ANEL elkarteko zuzendari batzordeko kide.