Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Euskara kudeatzeko praktika onak izan dituzte jorragai hainbat enpresek Ederteken
Zehatz esanda, Fagor Taldeko, Edertekeko, Mondragon Unibertsitateko, Miguel Altuna Lanbide Heziketako eta Athloneko kasuak ezagutu ahal izan dituzte bertaratutakoek. Horrez gain, zentro teknologikoa ezagutzeko aukera izan dute.
Edertekekeko Usoa Egurbide Arriolak eta Onintze Gorospe Sagastak hasi dute hitzartze sorta, eta arnasguneez egin dute berba. Gaur-gaurkoz, %90etik gorako ezagutza maila du zentro teknologikoak, eta, egoera horretan, hiru urteko epealdian arnasgune izateko erabakia dute hartua. Bide horretan, eragile sarea ere osatu dute.
“Oro har, Ederteken euskaraz egiten da lan, baina giro ez-formalean behera egiten du euskararen erabilerak. Hor eragin nahi da. Horretarako sortu da eragile sarea, helburua ez dadin Zuzendaritzara edo Euskara batzordera mugatu eta kide guztiek jakin dezaten badagoela erabilera hobetzeko aukera”, azaldu du Egurbidek.
Bere aldetik, 2024an Talde mailan abiaraziriko Fagor Euskara saria aurkeztu du Joxean Alustiza Usandizaga Fagorreko lehendakari ohiak. “Fagorrek, erakunde moduan, hamarkadak daroatza euskararen normalizazioaren aldeko lanean, eta aitortua izan zaio hainbatetan. Dena den, erakunde mailako konpromisoek bide luzea izan dezaten ekarpen indibidualak dituzte beharrezko. Hori horrela, ikusi zen aitortu beharrekoa zela Fagorreko kooperatibetako norbanakoen edo lantaldeen ahalegina. Horretarako sortu zen Fagor Euskara saria“, azaldu du Alustizak. Prozesuaren nondik norakoak azaldu -prozesuko faseak, kronograma, bazkideen parte hartzerako moduak…- eta 2026an saritutako bi praktika aurkeztu ditu.
Ostera, egunerokoan martxan dituzten praktika eredugarriak aurkeztu ditu Mondragon Unibertsitateko Xabier Sagarna Arrizabalagak; ikasleen euskalduntzerako duten proiektu pilotuaren inguruan jardun du Miguel Altuna Lanbide Heziketako Gorka Lazkano Arruzubietak; eta egunerokoan lanerako darabilen bizkar terapiarako makina euskalduntzeko ekinbidea azaldu du Athloneko Judith Eraña Uriartek.