Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mundu osoko erabiltzaileak heldu dira Explore MONDRAGON plataformara
Bisitarien %81 espainiarra da, %3,7 irlandarra, eta gainontzeko herrialdeek ehuneko txikiagoa hartzen dute: Amerikako Estatu Batuak, Mexiko, Erresuma Batua, Grezia, Argentina, Frantzia, Kolonbia, Ekuador, Uruguai, Australia, Belgika, Eslovenia, Kanada, Txina, Italia, Costa Rica, Kroazia, Txekiar Errepublika, Alemania, Lituania, Herbehereak, Domimikar Errepublika, Honduras, India, Israel, Japonia, Nigeria, Panama, Peru, Filipinak, Polonia, Errumania, Hego Korea, Taiwan, Turkia, Vietnam eta Indonesia.
Bi mila pertsona inguru etortzen dira urtero MONDRAGONera, munduko toki guztietatik, esperientzia sozio-enpresarial berezi bat ezagutzera. Explore MONDRAGONek, etxetik mugitu gabe, esperientzia hori ezagutzeko aukera ematen du 24 kapituluko telesail baten bitartez.
Kooperatibak, pertsonak, ikerketa guneak, ekintzailetzara bideratutako erakundeak eta bestelako egitasmoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz www.exploremondragon.com atarian.
Munduan Korporazioak eragiten duen interesari erantzuteko sortu bada ere, kanpoko zein bertako publikoarentzat eginiko ikus-entzunezko plataforma bilakatu da.