Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Mondragon Unibertsitateak ongizate komunitarioa eta osasun mentala izango ditu hizpide Aretxabaletako campusean
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak jardunaldia antolatu du ongizate komunitarioari buruz hausnartzeko. Fakultatearen 50. urteurreneko jardueren barruan, eta apirila osasunaren hilabetea dela baliatuz, topaketa gaur bertan egingo da, 18:00etan, IdeiEnean (Aretxabaletako campusean).
Osasun mentalari buruzko begirada partekatua eraikitzea eta gizartearen bizi-kalitatean komunitateak duen zereginaren garrantzia azpimarratzea dira ekimenaren helburuak. Ildo horretatik, hauxe izango da hausnargaia: ongizate komunitarioa elkar zaintzeko eraikuntza kolektiboa da.
Osasun mentalari buruzko begirada partekatua eraikitzea eta gizartearen bizi-kalitatean komunitateak duen zereginaren garrantzia azpimarratzea dira ekimenaren helburuak
Programa 18:00etan hasiko da. Ane Zuazubiskarrek Irati Perez psikologoa elkarrizketatuko du, eta osasun mentalaren garrantzia eta gaur egungo erronkak aztertuko dituzte, ikuspegi profesional eta hurbilekotik. Gero, 18:30etik 19:15era bitartean, mahai-ingurua egingo da. Bertan, Osasun Mentala Indartzeko Taldeko bi ikaslek, Arrasateko Udaleko ordezkari Jasone Giradok eta AGIFESeko (Gaixo Psikikoen eta Familiartekoen Gipuzkoako Elkarteko) Nagore Zamarreñok hartuko dute parte. Eztabaidan, eragileek ongizate komunitarioaren eraikuntzan duten zeregina aztertuko da, hainbat ikuspuntu uztartuz.
Saioa Osasun Mentala Indartzeko Taldeko Fakultateko ikasleek sustatu dute. Taldeak, bere jardueraren bidez, osasun mentala sustatzen laguntzen du, eta komunitatea aktibatzen. 19:15ean amaituko da, galderen txandaren ostean.