Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Talentua euskaratik enpresaratzeko markoa aurkeztuko da MONDRAGONeko Euskararen Foroan
MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkariei egin zaie bertaratzeko gonbita, bereziki, lehendakariei, pertsonetako arduradunei eta euskara koordinatzaileei, elkarlanean aritzeko bidea eskainiko delako.
Halaber, marko hori oinarri Soralucen eta Fagor Taldean egin duten prozesuaren berri emango dute Soraluceko gestio sozialeko zuzendari Iker Usabiagak eta Fagor Taldeko gestio sozialeko arduradun Leire Okarantzak.

Ekitaldiari hasiera emateko, berriz, Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangak eta HUHEZIko Nekane Arratibelek hartuko dute hitza. Amaia Balda emunkideak elkarrizketatuko ditu, hurrenez hurren, Soziolinguistika Klusterrak egindako “Jatorrian gaztelania hizkuntza ofiziala duten etorkinen integrazio soziolinguistikoa Gipuzkoan” ikerketa eta Huheziko ikasleen aniztasuna, hizkuntza gaitasuna, jarrerak eta portaerak oinarri hartuta.

Bertaratu nahi izanez gero, euskarabatzordea@mondragoncorporation.com helbide elektronikora idatzi behar da.